COMPARTIR
HEZKUNTZAREN TEORIA ETA HISTORIA
Eskuliburu honen bitartez, Hezkuntzaren Teoria eta Historia ikasgaiaren irakastaldeak ikasgaia jorratzen lagundu nahi die ikasleei, betiere ikuspegi didaktiko batetik ekinez. Hain zuzen ere, gure ustean horixe da eskuliburuaren sendotasun azpimarragarrienetako bat, izaera didaktikoa alegia, jatorrizko testuekin eta programa osatzen duten …
DESCRIPCIÓN AMPLIADA
Eskuliburu honen bitartez, Hezkuntzaren Teoria eta Historia ikasgaiaren irakastaldeak ikasgaia jorratzen lagundu nahi die ikasleei, betiere ikuspegi didaktiko batetik ekinez. Hain zuzen ere, gure ustean horixe da eskuliburuaren sendotasun azpimarragarrienetako bat, izaera didaktikoa alegia, jatorrizko testuekin eta programa osatzen duten jarduera praktikoekin harreman estuan sortu izan baita. Eskuliburuaren egitura eta garapena hainbat urtetako lanaren emaitza da. Denboratarte horretan, erreferentziazko lan garrantzitsuenak xehetasunez arakatzeaz gain, ikasleekiko harreman emankorraren ondoriozko ekarpenak erabili dituzte lan hau aberasteko,alegian, ikasgaiaren aurrean izan dituzten oztopoak, eskoletan planteatu dituzten iruzkin eta iradokizunak. Behin prozesua amaituta, ikasgaian zehar barneratzeko nahitaezko lanabes deritzogu eskuliburuari, ikasleek beti eskura behar luketen erreferentziazko materiala. Hezkuntzari eta mugimendu pedagogikoei atzera begirako ikuspegiaz erreparatzeak gaur egungo hezkuntzaren gakoak ulertzen eta, ondorioz, etorkizun hurbilean burutuko duten irakas-jarduerari buruzko hausnarketa egiten lagunduko dietelakoan gaude.
TABLA DE CONTENIDO
RECURSOS ELECTRÓNICOS
Desde aquí puede descargar los complementos electrónicos que hubiere para la obra. Clique directamente en esta ventana y si los hubiere se descargarían automáticamente.
€16,00
Haz tu compra perfecta añadiendo alguno de estos libros…
0 comentarios